Beñat Irasuegi Ibarra reviewed Ilargira bidean by Hergé (Tintinen abenturak, #16)
Prestatzea ere dibertigarria izan daiteke
5.0 stars
Marailla. Tintinen album onenetako bat, hauek kategorizatzea posible baldin bada. Hergeren estilo klasikoan, zientzia, lagunartea, misterioa eta geopolitika nahasten dituen istorio entretenigarria, bidaiarako prestaketa luzea motz eta dibertigarri egiten duena. Azken aldiz duela 30 urte irakurri nuen, eta ez da gu bezala zahartu.